XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Animaren bizitzaren egontokia buruan zegoela, zion.
Filolao jakintsuak
Eskola oni V-garren gizaldian bizia erdi-kendu zioten, demokraziak gogorki zigorkatu bai-zuen.
b) Tarento-koaAurrekoarengandik aske bizi izandu zen.
Emen ez bide zuten danak arrasto berdiña jarraitu.
Orregatik, saill bakarrean bi joera bereixiko ditugu.
Alde batetik,
Aintzakotzat zedukaten filosofi-jakintza.
Auen artean ospe aundikoenak ondoren datoztenak ditugu: Arkita, Platon-en adixkidetasuna goxatu zuena.
Izeta, Eraklite ta abar.
Auek oartu ziran, ludia bere ardatzaren jirabiran mugitzen zala.
Beste aldetik,
Estuak genitun.
Etzuten aragirik eta ez arrairik jaten.
Etzezaketen ere gorputza uretan preskatu.
Jakintza bazterreraturik, etziran geiegi alegintzen gai ori aztertzeaz.
ERAKLITOIkusiko genunez, orain arteko filosofariek esan eta adirazi digutena auxe da laburki: izakiak zerk eta nola irazan zitun, azkenik noruntz doazen.
Iruko onen berri ematen saiatu zitzaizkigun batipat.
Baño asiera ta amaia arteko tarte ori ausnartu bear zenik, ez bide ziran konturatu.
Ba-ziteken, arlo ontaz baitaratu-geroz, bildurrez ez ausartzea edota alboratzea burutu ezin izanen zutelakoaren kezkaz.
Zer osatzen ote du, bada, tarte, utsune ori?.
Zer ote dago or barruan?.
Ez desate danak bat.
Or dana dela mogimentu, oro doala ixurka joanez dasaigu Eraklito-k.
Eleatarrak, berriz, aurka jeikiko zaizkio.
Eztabaidaren txingarra bero-bero dago.
Ikusi dezagun.